Txapelketa ELO FIDE sistemaren arabera ebaluatuko da. Sistema suitzarraren bidez jokatuko da, 10 txandara.

Puntuazioa Bilbo sistema izango da (3 puntu irabazteagatik, 1 berdinketagatik eta 0 galtzeagatik).

Jokoaren abiadura denbora osoaren 90 minutukoa izango da, gehi hogeita hamar segundo gehiago egindako jokaldi bakoitzeko, jokalariko eta partida osorako.

Txapelketa Bilboko Campos Elíseos Antzerkian (Bertendona Kalea 3 bis) jokatuko da (www.teatrocampos.com).

Hasierako ordutik 60 minutu pasata taulan ez dauden jokalariek partida galduko dute.

Adostasunik ez badago, gaztelaniaz idatzitako araudia izango da baliozkoa.

Finaleko sailkapeneko puntu-berdinketak FIDEko Araudian jasotako hurrengo berdinketa hauste sistemak erabilik konponduko dira:

  1. Brasildarra. Aurkakoek lortutako finaleko puntu-kopuruen batuketa, baxuena alde batera utziz.
  2. Ertaina. Aurkakoek lortutako finaleko puntu-kopuruen batuketa, baxuena eta altuena alde batera utziz.
  3. Bucholz totala. Aurkakoek lortutako finaleko puntu-kopuruen batuketa.
  4. Progresiboa. Txandetan lortutako puntu guztien batuketa. Berdinketa mantenduko balitz, txandak kentzen hasiko dira progresiboki, lehen txandatik hasita azkeneraino.

Azken txanda amaitu eta gero, berdinketa hauste sistema hauen aplikazio-ordena zozkatuko da. Berdinketa hauste sistema guztiak erabili eta gero, berdinketak aurrera jarraitzen badu, berdindutako jokalari guztien artean zozketa bat egingo da haien sailkapena erabakitzeko.

Ezin izango da jokalarien artean berdinketa bat adostu 30. jokaldiraino, epaile nagusiak kontrakoa esaten ez badu behintzat. FIDE torneoen Araudiaren arabera –(C.0.6), 10 e), artikulua–, epaile nagusiak emaitzak aldez aurretik adostu dituzten jokalariak zigor ditzake. Kasu horretan, zigorra partida 0ko berdinketan lagatzea da eta FEDAri honen berri ematea, diziplina espediente bat ireki baitezake.
Jokalari bakoitzak hiru “byes” eska ditzake gehien jota. 9. eta 10. txandetan ezin izango da “byes” bat ere eskatu. Justifikatu gabeko ez-agertze batek txapelketatik kanpo geratzea suposatuko du.
Txanda bakoitza amaitzen denean, info64 web orrialdean argitaratuko dira emaitzak, baita hurrengo txanda ere. VEGA programa erabiliz moldatuko dira parekatzeak eta ezin izango da erreklamaziorik egin, salbuespen bakar batekin: emaitzak gaizki sartu badira arbitro nagusiari abisatu behar zaio txanda amaitu eta gehienera ordubete igaro ondoren.
ELO (+2350): Dohainik
OROKORRA: 25 €
Bilbao Chess 2016 · Normativa IX Open 'Villa de Bilbao'

140 plaza baino ez daude!

Izena eman

Ia 15.000 euro jokoan

Sariak ikusi!