1. Xake-txapelketa hau Bilbao E4 Xake Kirol Elkarteak antolatzen du eta ofiziali FIDEk aintzatesten du. FIDEk indarrean duen arautegiaren arabera jokatuko da.
  2. Txapelketa bi itzulitara jokatuko da Round-Robin sistema erabiliz.
  3. Txapelketaren egitaraua hauxe izango da: partida guztiak Campos Antzerkian jokatuko dira 16:00etan hasita, azken txanda izan ezik (15:00 CET).
  4. Jokalariek 90 minutu izango dituzte lehenengo 40 jokaldiak egiteko eta ondoren beste 60 minutu partida bukatzeko. 41. jokalditik aurrera 10 segundo gehiago izango dituzte jokaldiko.
  5. Partida hasten denetik ordubeteko epean bi aldiz ez agertuz gero, jokalaria txapelketatik egotziko du antolakuntzak.
  6. “Sofiako Araua”: jokalariek ezingo dute berdinketa adostu epailearen baimen gabe. Jokalri biek hala eskatuz gero, epaileak laguntzaile bati galdetu ostean hartuko du bere erabakia.
  7. Jokalari bat partida batera agertuko ez balitz, ez agertzea justifikatu beharko du. Horrela egiten ez badu, ez zaio adostutako diru kopurua eta saririk emango.
  8. Jokalariek txapelketa utzi gabe parte hartzeko konpromisoa hartzen dute, Antolakuntzak aurretik adostutako baldintza ekonomikoak edo ezinbesteko kasuetan izan ezik (gaixotasun edo ezintasuna), arau hauek onartuz. Era berean, jokalari guztiek minutu batzuetan zehar kazetarien aurrean hitz egiteko konpromisoa hartzen dute, dena delarik partidaren emaitza.
  9. Epaileen erabakiak Txapelketaren Zuzendari Teknikoari helarazi beharko zaizkio.
  10. Erreklamazioak, idatziz eta partida bukatu eta ordubeteko epean aurkeztu beharko dira.
  11. Sailkapen Nagusia horrela erabakiko da:
    1. “Bilboko erregela”. Irabazitako partida bakoitzeko 3 puntu, berdindutako partida bakoitzeko puntu bat eta galdutakoengatik 0 puntu batuta.
    2. Lehenengo posturako bi jokalari berdinduta geldituz gero, xake lasterreko bi partida jokatuko dituzte azkenengo txandaren ostean. Partida horietan jakalari bakoitzak 4 minutu izango ditu eta jokaldi bakoitzeko 3 segundo jasoko ditu. Jokalari bakoitzak partida bat jokatuko du pieza zuriekin eta bestea beltzekin. Ordena zozketa bidez erabakiko da. Berdinketak jarraituko balu, azken partida bat jokatu dute. Bertan pieza zuriak dituenak 5 minutu izango ditu eta beltzak dituenak 4, berdinketa gertatuko balitz pieza beltzak dituenak irabaziko lukeelarik. Koloreak zozketa bidez erabakiko dira. Berdindutako jokalari kopurua 2 baino gehiagokoa balitz 3. puntuak dioena aplikatuko da partidak jokatuko dituzten bi jokalariak nor diren erabakitzeko.
    3. Hirugarren eta laugarren postuetan berdinduta dauden jokalarien sailkapena erabakitzeko ondokoa hartuko da kontuan:
      1. Ohiko puntuazioa: puntu 1 irabazitako partida bakoitzeko, puntu erdia berdindutako partida bakoitzeko eta 0 puntu galdutako partida bakoitzeko.
      2. Elkarren arteko emaitza (ohiko puntuazioan oinarrituta).
      3. Koya Sistema (ohiko puntuazioan oinarrituta).
      4. Sonneborn-Berger (ohiko puntuazioan oinarrituta).
  12. Antolakuntza Batzordeak jokalarien kontratu eta gonbidapenak kudeatuko ditu (alojamendua, baldintza ekonomikoak, …) eta baita sari banaketa, komunikabideei eman beharreko informazioa (telebista, irratia, aldizkariak, programak, …), mediku zerbitzua eta jokatzeko lekua prestatzea ere (analisi gela, atseden gela, …) ekipamendua barne (Epaile Nagusiak gainbegiratuta), txapelketa FIDEren arauen arabera aurrera eramateko.
  13. Txapelketa Arau hauek, Xakearen Legeek eta FIDEren gainontzeko araudiak dioenaren arabera jokatuko da, FIDEren jokalarien portatzeko-eraren inguruan argitaratu dituen arauei garrantzia berezia emango zaielarik.
  14. Arau hauen jatorrizko bertsioa gaztelaniaz idatzitakoa da.
BC16_Header. Chess Masters Final
Bilbao Chess 2016 · Normativa IX Chess Masters Final

Zure bisita antolatu!

Aurkitu egunak eta ordutegiak
EGUTEGIA